Muoi neutrino
Muoi neutrino | |
---|---|
Elkarreraginak | grabitazio eta elkarrekintza nuklear ahul |
Antipartikula | muon antineutrino (en) |
Aurkitua | |
Masa inbariantea | 0,28 eV/c² |
Muoi neutrino edo neutrino muonikoa leptoien taldeko funtsezko partikula bat da. ½ko espina du, eta bere masa elektroiarena baino milioi bat aldiz txikiagoa da, baina ez hutsa.
Hain masa txikia duenez, beti argiaren abiaduratik hurbileko abiaduran mugitzen da, horregatik zientzialariek neutrinoak masarik ez zuela pentsatzen zuten, eta ondorioz luxoi bat zela. Beranduago neutrinoen oszilazioaren fenomenoa aurkituko zen, nagusiki, neutrinoen zapore aldaketan datzana. Oszilazioaren ondorioz, neutrinoen masa ezin da hutsa izan.
Ez du karga elektrikorik, eta soilik elkarreragin nuklear ahularen bidez elkarreragiten duenez (partikulei dagokienez grabitate elkarreragina ia hutsa bait da) partikula hau detektatzeko oso zaila da, eta gainera, oszilazioaren ondorioz, partikulen fisikako eredu estandarreko beste bi neutrino motetatik (elektroi neutrinoa eta tau neutrinoa) ez dago ezberdintzerik.